IX.TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO BIRA 2018ko EKAINAREN 2an

 

IX. Tomas Salazar Aizkorriko Bira ekainaren 2an, larunbata izango da

2002an sortu zen Aizkorriko Biraren IX. edizioa izango dugu aurtengoa baina aldaketa batzuekin, aurten bira larunbatean izango da. 

Ekainaren 2an izango da Tomas Salazar Aizkorriko Biraren eguna eta larunbatez ospatuko da edizio honetan lehenengo aldiz. Ordutegia eta ibilibidea mantenduko diren arren, asteburuko lehen egunera pasa da. Euskal Herriko iraupen luzeko zirkuituan sartzen da berriro ere. 

Helduen birarekin batera III.Gazteen Bira, Aizkorrira Begira ospatuko da. Aizkorri Mendizale Elkartearen ardura beti izan bait da mendizaletasuna sustatzea.

Aurreko edizioan bestalde, mendia gaitzat harturik haur eta gazteen marrazki lehiaketa bati ere hasiera eman genion. Izandako arrakasta ikusirik, aurten ere marrazki lehiaketa izango dugu.

  • Helduen Aizkorriko Biran izena emateko www.zirkuitua.com mendi martxen gunea erabil daiteke edo zuzenean antolatzaileekin harremanetan jar daiteke.
  • Gazteen Biran izena emateko, ikastetxeen bidez zabalduko dugu informazioa igande horretako irteera  eskola kirolaren barruan sartuz. 
  • Marrazki lehiaketaren berri ikastetxeen bidez zabalduko da. 

 

Animatu zaitezte ekainaren 2an eta zatozte mendiaz gozatzera!!!