IX.TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO BIRA eta III.GAZTEEN BIRA , AIZKORRIRA BEGIRA EKAINAREN 2an, LARUNBATA

II.MENDI MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

2018

 

2016.eko I.Marrazki Lehiaketako sarituak

 

Bi urtez behin antolatzen den Tomas Salazar Aizkorriko Birako antolatzaileek Gazteen bira, Aizkorrira Begira antolatzen hasi ginen 2014.ean. Aurten hirugarren  edizioarekin batera, mendia (naturarekiko errespetua, mendizaletasuna, osasuna, kirola…) gaitzat izango duen marrazki lehiaketa antolatu dugu bigarren aldiz 7-16 urte bitarteko gazteentzat.

 Gazteen bira, Aizkorrira Begira, ekainaren 2an izango da eskola kiroleko egutegiaren barneko ekintza izanik.

 

                    TOMAS SALAZAR AIZKORRIRA BEGIRA, II.MENDI MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN

OINARRIAK

 

  1. Lehiaketa bi sailetan banatuko da: A SAILA 7-11 urte bitartekoentzat  batetik eta B SAILA 12-16 urte bitartekoentzat bestetik.
  2. Euskarri bezala A4 edo A3ko kartulina erabiliko da.
  3. Marrazkiak (tinta, ikatza…) eta margoak (akuarela, oleo, argizaria…) aurkeztu ahal izango dira, teknika librea izanik.
  4. GAIA: mendia eta mendizaletasuna izango dira.
  5. Pertsona bakoitzeko marrazki bakarra aurkeztu ahal izango da.
  6. Lanak ez du izen abizenik eramango, zenbaki bat baizik. Ikastetxe bakoitzari zenbaki batzuk egokituko zaizkio eta parte hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango diote.  Zenbakia marrazkiaren atzeko aldean jarri beharko da. Marrazkiarekin batera zenbaki bera izango duen kartazala eman beharko da, bertan honakoa jarriz: egilearen izena, adina, maila eta  ikastetxea.
  7. Marrazki guztiak jasotzera gure ordezkari bat pasako da maiatzaren 2-4 bitartean (aldez aurretik ikastetxe bakoitzarekin adostuko da) . Marrazki guztiak maiatzaren 2rako ikastetxean bilduko direlarik.
  8. Aukeraketa marrazki, margo eta kultur arloan dabiltzan pertsona adituek egingo dute eta bere erabakia apelaezina izango da.
  9. Sail bakoitzeko hiru saritu egongo dira, guztira beraz, sei saridun egongo dira. Guztiek mendiarekin zerikusia duen sari zoragarria jasoko dute.
  10. Sari-ematea ekainaren 2an, eguerdiko 13:00etan egingo da Jose Maria Arana kalean izango den Aizkorrira Begira frogaren helmugan.
  11. Sarituen zerrenda ekainaren 5ean web gunean zintzilikatuko da (www.tomasaizkorrikobira.com) eta ekainaren 2an marrazkiak Aizkorrira Begira frogaren helmugan eta web gunean ikusgai jarriko dira.
  12. Parte hartzeak arauak onartzen direla esan nahi du. Hala nola, marrazkien anonimotasun baldintzak edo euskarriaren ezaugarriak betetzen ez badira, marrazkiak ez dira lehiaketan sartuko.