Gazteen Bira Aizkorrira Begira - Historia

Aizkorrira Begira Gazteen BiraAizkorri Besaindik urruti geratzen den arren, Aizkorriko Biraren hasiera eta amaiera izango duen 16,8 kilometrotako ibilbideaK osatzen du Aizkorrira Begira gazteen birak. (Beasain-Olaberria-Idiazabal-Urbizu-Beasain)

8-16 urte bitarteko gaztetxoen parte hartzearekin Aizkorritik bueltan datozen helduekin batera, azken 5 kilometroak eginez, iristen dira Beasaingo azken kontrolera.

Mendizaletasuna eta bereziki mendizale gaztetxoen zaletasunak elkarte honetan izan duen garrantzia dela eta, 2014an sortzen da gaztetxoentzat Aizkorriko Biraren.

Aizkorri Mendizale Elkarteak bere sorreratik igandero gazteentzako mendi irteerak antolatzen dituela kontutan harturik, elkartearen esku dagoen Birak, gazteentzako aukera bat eskaintzea aproposa ikusten du. Mendizaletasunarekiko motibazio eta jakin mina sustatzeko baliagarria den Aizkorrira Begira mendi martxak goierriko gazteen artean dagoen froga hauen inguruko zaletasunan motibatzea du helburu.