Aizkorrira Begira Gazteen Bira - Ibilbidea

Aizkorrira Begira Gazteen BiraBeasaingo Aizkorriko Mendizale elkartetik aterako gara Lazkaorantz. Errepide Nazionalaren azpitik lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu Batxilergoko Instituturantz. Institutua pasa ondoren, eskuinerantz doan pista bat hartuko dugu. Goranzko bidean baserri baten albotik pasako gara. Aldapa bukatzen denean beste pista bat ikusiko dugu eta zuzen jarraituko dugu hesi batzuei jarraituz. Bideak eskuinerantz egiten du. Ondoren, ezkerretara hartu beharko dugu “Gaitin” baserritik pasatzeko eta asfaltozko bide estu batetik jarraituko dugu. Olaberrira iritsiko gara.

Beherantz egingo dugu. Lazkaotik datorren errepidea gurutzatuko dugu eta asfaltozko bide batetik zuzen jarraituko dugu. Hortik “Ojarbi” baserrira edo dorretxera helduko gara.

Aizkorrira Begira Gazteen BiraPuntu honetan Aizkorriko Birak jarraitzen duen bidea alde batera utziz, dorretxea ezkerrean utzi eta Idiazabalgo erdigunera jeitsiko gara. Errepidea gurutzatu eta futbol zelaiaren atzetik doan bidetik, Segurako bidegorria hartuko dugu Arimasagasti baserrien bidegurutzera iritsi arte. Bertan errepidea gurutzatu eta Arimasagasti zeharkatuz Urbizurako igoera hasiko dugu. Urbizun Aizkorriko Birarekin elkartuko gara eta azken 5 kilometroak Aizkorriko Birako berdinak izango dira.

Ibilbidea jarraituz Muxika baserritik Gudugarreta auzora iritsiko gara, Anzizar auzotik herrira sartu eta hirigunea gurutzatuz Beasaingo Bideluze plazan amaituko dugu bira, Aizkorri Mendizale Elkartean.