Tomas Salazar - Bere historioa...

in General

Tomas Salazar mendizaleaIruñan jaio zen 1938.urtean, errotulu margolari labindez eta mendizalea zaletasunez. Beasaina lanera etorri eta bertan emaztea ezagutu eta betirako geratu zen, bertan familia osatuz.

Iruñan bizi zenean mendi-irteerak antolatzeko talde bat osatu zuten kide zen Jarana peñan. Pirineo inguruko mendietara joaten ziren batez ere. Zaletasunarekin aurrera jarraitu zuen Beasaina bizitzera joatean.

Iritsi orduko bilatu zuen mendirako lagun taldea Aizkorri Mendizale Elkartean, bertako bazkide egin zen eta urteetanzehar, haur eta gazteen mendi irteeren ardura hartu zuen. Euskal Herriko mendi bazter guztietan zehar ibilbideak bilatu eta gidatzen zituen gazteen artean mendizaletasuna sustatuz.

1994an mendizale elkarteak ingandero antolatzen zituen irteeren planoak egiten hasi zen eta orduz geroztik ehundaka plano egin ditu.. Bertan ibilbidearen nondik norakoa zehazteaz gain, zailtasuna, inguruko historia eta interesgarria den informazioa txertatzen du.

Elkarteko mendi irteeren egutegiaren arduradun izan da urte askoz, proposaturiko irteeretako ibilbideak aurrez aldetik behatuz eta aztertuz bere elkarteko adiskideekin batera.

Gipuzkoako gailur guztiaz gain, Nafarraoako gailur asko, Aragon eta Kataluniako nahikotxo eta Araba eta Bizkaiako hainbat igoak ditu, nahiz eta atzerrian ibilia ez izan. Tomasen ustez, inguruko parajeak ezagutu gabe atzerrira irtetzeak ez du zentzurik.

2001ean “Murumendi” izenburuko liburua argitaratu zuen, 1997an Aizkorri Mendizale Elkarteak jarritako orientazio mahaian azaltzen diren 100 gailurrei buruzko informazioa bilduz.

2006an Mendizale Elkarteak omenaldi bat eskeini zion elkartean mendizaletasuna sustatzeari eginiko lanagatik. Orduz geroztik, Aizkorriko Birak bere izena darama.

  Tomas Salazar mendizalea Tomas Salazar mendizalea Tomas Salazar mendizalea