Tomas Salazar Aizkorriko Bira - Historia

Aizkorri

Aizkorriko Bira 2002an sortu zen Aizkorri Mendizale Elkartearen eskutik. Garai hartan geroz eta ohikoagoak ziren mendi froga luzeen aurrean, lehiakortasun gabeko mendi martxa luze baten idea sortu zen. Orduz geroztik, bi urtez behin, urte bikoitietan, Aizkorriko Bira antolatzen da.

Elkartearen izena kontutan hartuz, Beasaindik Aizkorrira bitarteko ibilbidea hartu zen egokitzat. Aralarren mota honetako frogak ugariagoa izanik, ibilbide honen helburu aipagarrietako bat paraje natural hau ezagutaraztea izan zen. Hasieran luzeegia suerta zitekeela pentsatu arren, aukera motzenak aurreikusiz gaur egun mantentzen den 52km-tako bira sortzen da. Beasaindik abiatuta, Olaberritik Etxegaratera joan, bertatik Otzaurte zeharkatuz Aizkorrira igo eta Zegama, Zerain eta Urbizutik Beasaina bueltatzen dira mendizaleak.

AizkorriMendizaletasuna bultzatu nahirik, Aizkorriko biraren helburu nagusitzat martxa librea izatea erabaki zen. Mendi lasterketa lehiakorrak geroz eta ugariagoak ziren garai hartan, beraz, kutsu desberdineko bira baten sorrera aintzat hartu zen. Horrela, Aizkorriko Bira egiteko gehienez 14 ordu erabil badaitezke ere, parte hartzaileak kontroletatik pasatzean ez dute itxaron beharko eta beraien errekor pertsonalak bete ditzakete, nahiz eta bira honetan denborak ez diren aintzakotzat hartuko. Hau da, sailkapena ez da biraren helburua.

Aizkorriko Birak dituen laguntzaileei esker eta bolondresei esker, ibilbidean elikagaiak eta ura eskaintzen ditu parte hartzaileentzat. Mendizaletasuna eta gozamena elkartzen dira froga honetan, non leku ezberdinetatik etorritako mendizaleak elkar topatzen diren.

2004an EMF(Euskal Mendizale Federazioak) antolatutako ILI (Iraupen Luzeko Ibilaldiak) ZIRKUITUAN sartzen da Aizkorriko Bira. EMFk finalistatzat hartuko ditu gutxienez zortzi ILI osatu dituzten federatutako parte hartzaile guztiak, lurralde bakoitzetik bat eta egutegi horretatik aukeratutako beste hiru; eta mendizale federazioaren urteko txostenean beren izenak argitaratuko ditu.

AizkorriBirak 2008tik aurrera “Tomas Salazar Aizkorriko Bira” izena hartu zuen. Tomas, Aizkorri Mendizale Elkarteko bazkide eta mendizaletasunaren sustatzean partaide aktiboa izanik, 2006an elkarteak eginiko omenaldian jasotako oparietako bat, birak bere izena eramatea izan zen.

Tomas bera izan zen Aizkorriko Biraren ibilbidea aukeratzen ibili zenetako bat eta aldi berean bere marrazteko zaletasuna dela eta, eskuz ibilbideko planoak egin zituena.

TOMAS SALAZAR AIZKORRIRA BEGIRA GAZTEEN BIRA

Mendizaletasuna eta bereziki mendizale gaztetxoen zaletasunak elkarte honetan izan duen garrantzia dela eta, 2014an gaztetxoentzat Aizkorriko Biraren aukera bat sortzea pentsatzen da.

Aizkorri Mendizale Elkarteak bere sorreratik igandero gazteentzako mendi irteerak antolatzen dituela kontutan harturik, elkartearen esku dagoen Birak gazteentzako aukera bat eskaintzea aproposa ikusten da. Hori dela eta, Aizkorri Besaindik urruti geratzen den arren, Aizkorriko Biraren hasiera eta amaiera izango duen 16,8 kilometrotako ibilbidea prestatzen da.

8-16 urte bitarteko gaztetxoen parte hartzearekin Aizkorritik bueltan datozen helduekin batera iristen dira Beasaingo azken kontrolera. Mendizaletasunarekiko motibazio eta jakin mina sustatzeko baliagarria dela ikusten da.