Tomas Salazar Aizkorriko Bira - Arautegia

  • Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.

  • Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.

  • Irteeraordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 5:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.

  • Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.

  • Probako azken kontrola 14 ordu pasatu arte ez da itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.

  • Bide guztian zehar osasun-zaintza izango den arren, bakoitza da bere erabakien eta jarreren arduradun.

  • Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.

  • Honako datu hauek eskatuko zaizkie ofizialki parte hartzeko interesa dutenei:

    • Izena eta bi abizenak.

    • Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia (NAN) edo antzeko agiriren bat.

    • Partaide den klubaren edo taldearen izena.

  • EMFren ILIetan izena eman dutenek baimena ematen diote EMFri beharrezkotzat jotzen dituen argitalpen inprimatu nahiz informatikoetan beren datu pertsonalak erabiltzeko.

  • Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.

  • TOMAS SALAZAR VIII. AIZKORRIKO BIRAN parte-hartzeko izen emateak, ARAUDIA ontzat jotzen dela esan nahi du.

Aizkorri Mendizale Elkartea